Bihar emango diote hasiera Bernaola jaialdiaren XIV. edizioari. Puntako musikari garaikideak bilduko ditu abenduaren 2ra arte.
Hala, hemeretzi kontzertuk osatuko dute egitaraua, eta Artiumen, Jesus Guridi musika eskolan eta Araiako Andra Mari aretoan izango dira. Ikuskizun guztientzako sarrera doakoa izango da; hala ere, beste edizioetan ez bezala, ez da musika ikasleei zuzendutako eskola magistralik egongo.
Egitaraua
Azaroa
4an. 12:30ean, Ensemble Sinkro, Arte Ederren museoan.
9an. 20:30ean, Ara Duo, Jesus Guridi musika eskolan.
11n. 19:30ean, Akusma, Jesus Guridi musika eskolan.
12an. 13:30ean, Ensemble Sinkro, Araiako Andra Mari aretoan.
16an. 20:30ean, Trio Salzedo, Jesus Guridi musika eskolan.
17an. 20:00etan, Mala Kline & Co, Artium museoan.
18an. 20:00etan, Frederique Cambreling, Artium museoan.
19an. 20:00etan, Enduring Freedom, Artium museoan.
23an. 20:30ean, Alfonso Gomez, Jesus Guridi musika eskolan.
25ean. 19:30ean, Ensemble Sinkro, Jesus Guridi musika eskolan.
30ean. 19:30ean, Guridi Garaikidea, Jesus Guridi musika eskolan.
Abendua
2an. 19:30ean, Ensemble D'arts, Jesus Guridi musika eskolan.