Aitziber Garmendia (Zaldibi, 1982) aktore eta umorista ezaguna azaroko SolasAlean saioko gonbidatua izango da. Pantaila txikian Sorginen laratza, Martin, Finlandia eta Batek daki saioetan ikusi izan dugu, besteak beste. Pantaila handian Txarriboda, Alaba zintzoa, Mugaldekoak edo Ocho apellidos vascos filmeetan egondakoa da. Eta antzerkian egindako lanen zerrenda ere ez da makala, esaterako: Hitz egin dezagun sexuaz, Irrikitan, Xomorroak, Emakumeak izarapean, Baginaren bakarrizketak, Kafka eta panpina bidaiaria…
Elkarrizketa irekia azaroaren 8an izango da, 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan. Betiko lez publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu. Aldez aurretik, galderak bidaltzeko aukera egongo da; Twitterren #SolasAleanGarmendia traola erabiliz.
Elkarrizketan esandakoak eta bideoa Alea.eus-en argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.