'Zakatumba' heriotzaren kulturaren jaialdiaren bigarren edizioa abiatuko da gaur arratsaldean. Julian Diaz de Garaio Sacamantecas emakumeen hiltzaile ospetsuaren inguruan antolatu den erakusketa da ardatz nagusia. Garaiko gizartearen "autopsia" bat jaso du Sans Soleil Ikerketa Zentroak erakusketan. Hiltzailearen aurrean, gizartearen erantzuna nolakoa izan zen azaldu dute, baita garai horretan piztu ziren eztabaida medikoak eta judizialak ere. Abenduaren 1a arte zabalik dago erakusketa, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan.
Egitaraua
- Urriaren 27an Ilustrapados taldeak Dibupotea hilerrian antolatu du, 17:00etatik aurrera. Santa Isabel hilerria bisitatuko dute eta egindako marrazkiak Zaramagako pintxo potean aurkeztuko dituzte.
- Urriaren 27tik 29ra Imago Mortis I.ikastaroa izango da. Ander Gondra Sans Soleil Ikerketa Zentroaren arduradunak koordinatuko du ekimena, eta ponente gisa izango dira, besteak beste, Aranzadi elkarteko Paco Etxebarria eta CSICko kide Javier Moscoso. Aldez aurretik izena eman behar da.
- Urriaren 31n 'Zakatumba festa' egingo dute, Estibalizko Andre Mariaren santutegian.
- Azaroaren 1ean haurrentzako lantegia izango da, Estibalizko Andre Mariaren santutegia, 11:30etatik 13:30ak arte.
- Azaroaren 2an, 3an eta 4an, 'Hilotzen artean bide eginez' lemarekin bisita gidatuak egingo dira. Hasiera San Pedro elizan da.
- Azaroaren 4an Arabako Mendialdeara txangoa antolatu da, Antoñana eta Korres ezagutzeko. Egun berean, Zaka eta Tumba ipuin kontalaria izango dute Gasteizen. Bertan, haurrek Zaka eta Tumba pertsonaiak salbatu beharko dituzte.
- Amaitzeko, azaroaren 5ean, 11:00etan, Santa Isabel hilerrian, bisita gidatua, Marta Extramianaren eskutik.