Langile bat hil da Kuartangon, kamioi batek bere furgoneta jo ondoren

Erredakzioa 2017ko urr. 26a, 14:13
Irudia: Google Maps

Biktima errepideen mantentze lanetako behargina zen. Ezbeharra AP-68 autobidean gertatu da, Kuartango parean. 

Errepideen mantentze lanetako behargin bat hil da ostegun honetan, kamioi batek bera zegoen furgoneta jo ondoren. Ezbeharra AP-68 autobidean gertatu da, Kuartango herriaren parean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakaria eguerdiko 12:30ean jazo da, AP-68an, Kuartangon. Bilbora bidean zihoan kamioi batek errepideen mantentze lanetako furgoneta bat jo du, eta zerbitzuaren langileetako bat hil da. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen hasi da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide