Euroligako hirugarren jardunaldiko partida bukatu eta minutu gutxira, Pablo Prigionik prentsaurrekoan inor gutxik espero zuen adierazpena egin zuen. Denboraldiko lehen zortzi partidetan bi garaipen bakarrik eskuratu ondoren, bere burua taldearen gidaritza bere gain hartzeko gai ikusten ez zuela eta dimisioa aurkeztu zuen. Haren ordez, Pedro Martinez entrenatzaile katalana bueltatuko dela ziurtatu du gaur Baskoniak.
Joan den denboraldian Valencia Basketekin ACBko garaipena eskuratu ostean, Baskoniara helduko da Martinez. Behintzat, denboraldi amaiera arte jakinarazi dute klubetik. Igande honetan bertan jarriko da taldearen gidaritzan, Tecnyconta Zaragozaren kontrako partidan.