Nerbioi ibaia oinez eta bizikletaz zeharkatzeko pasabidea jarri dute, Amurrio parean. Pasabidea 68 metro luze da, eta 163.900 euroko inbertsioa behar izan du. Zati berri hau Nerbioiko parke linealaren barruan kokatuta dago, eta honi esker, Laudio eta Amurrio lotuta geratuko dira, ibilbide berdearen bitartez.