Partaidetza sustatuko du Boluntariotzaren Azokak

Erredakzioa 2017ko urriaren 17a

Irudia: Euskal Herriko Unibertsitatea

11:00etan hasiko da azokaren hirugarren edizioa, Arabako Campusean.

Boluntariotzaren Azokak hirugarren edizioa ospatuko du gaur hilak 18, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Campusetan. 11:00etan hasiko da hiru campusetan aldi berean, eta 100 erakunde baino gehiagok sustatuko dute partaidetza unibertsitateko komunitatean.

Hala, azokak giza-erakundeen eta unibertsitate ikasleen arteko topagunea izatea bilatzen du, arlo horren inguruko informazioa eta formakuntza emateko asmoz.

Egitaraua, Araban

11:00 Boluntariotzaren Azokaren Inaugurazioa.

Ivan Igartua Ugarte, Arabako Campuseko errektoreordea eta Gorka Estibalez Gibello, EHUko Ikasle Kontseilua.

Alfredo Santamaria Santaolalla, SARTU ALAVA irabazi-asmorik gabeko elkartearen zuzendaria, BATEKIN Arabako Boluntariotza Agentzia.

11:30 Musika zuzenean.

Claudia Morales (ahotsa), Daniel Ortega (baxua) eta Iker Barrientos (danborra).

11:00-14:00 Mosaiko-tailerra. Insolak antolatuta.

18:50 Antzerkia: La salud al mejor precio. Medicus Mundik antolatutakoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago