Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira

Erredakzioa 2017ko urr. 17a, 15:41

Araban, elkarretaratze eta batukada bat antolatu dute gaurko, Loma jeneralaren plazan, 18:30ean.

Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira gaur, hilaren 17an, garapenerako erakunde eta erakunde sozialak, tartean, Zero Pobrezia, Ekonomia Alternatiba eta Solidarioaren Sarea eta Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako Europar Sarea.

Hala, tokian tokiko eta nazioarte mailan pairatzen ari diren pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko neurriak hartzearen beharraz kontzientzatu nahi dute. Horrez gain, kolektibo antolatzaileek pobrezia eta desberdintasunak gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak direla adierazi dute: "Egungo sistema kapitalistak, heteropatriarkalak eta finantza-trukeetan oinarritutakoak eragin du giza eskubideak eta bizi-baldintza duinak alboratzen dituen hazkunde ekonomiko bat".

Askotariko jarduerak

Desparekotasun gordinen aurka mugitu lelopean, ekintza ugari egingo dira, Zero Pobrezia kanpainaren baitan burutzen den ekimenean. Besteak beste, bizikleta martxak, elkarretaratzeak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte. Aurten, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ezinbesteko migrazioak ardatz tematiko gisa landuko dira, desparekotasun gordin horien erakusle. Era berean, Gasteizen elkarretaratze eta batukada bat antolatu dute gaurko, Loma jeneralaren plazan, 18:30ean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide