Asiako liztorraren hedapena murriztu da aurten

Erredakzioa 2017ko urr. 17a, 15:01

Teknikarien ustez, udaberrian jarritako tranpek eta eguraldiak lagundu dute.

Aldundiak Asiako liztorraren (Vespa velutina) aurkako ekintza plana onartu du gaur. Berrikuntzen artean, tranpak jartzeko araudia aurkitzen da. Hala, Ingurumen Sailak baimenak emango dizkie beren erlauntzetatik hurbil tranpak jarri behar dituzten erlezainei. Joan den udaberrian egin zen tranpaz harrapatzeko kanpaina arrakastatsuaren bigarren fasea dugu hau. Ekimen horri esker, 6.200 liztor erregina baino gehiago harrapatu zituzten. Teknikarien ustez, kanpaina hori eta meteorologia izan daitezke aurten habi gutxiago kentzearen arrazoiak: guztira, 124, eta iaz, berriz, 143 habi kendu ziren aldi horretan. Datu hauen aurrean, teknikariek uste dute espezie horren hazkuntza esponentziala gelditu egin dela. Horrez gain, protokolo berri hau Arabako suhiltzaileen antolamendu berrira egokitzen da. 

Aurten, Asiako liztor gutxiago

2012an Arabara heldu zenez geroztik, era esponentzialean hazi da urtez urte. Iaz, 426 habia kendu zituzten, aurreko urtean, berriz, 170 baino ez ziren izan eta, 2014an, 24 baino ez. Aldundiak Asiako liztorra kontrolatzeko koordinazio mahaia zuzentzen du, eta, bertan, Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzak, Lurralde Orekaren Zuzendaritzak eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak parte hartzen dute, Arabako foru suhiltzaileekin eta Gasteizko suhiltzaileekin batera.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide