EGAMASTER kasuaren metodoa - Iñaki eta Aner Garmendia anaien Enpresarean Foroa digitala izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko urr. 17a, 00:00

Ostegunean, urriaren 19an Artium Museoan ospatu behar zen Enpresarean Foroa, Iñaki eta Aner Garmendiarekin, digitala izatera pasako da. EGAMASTER eko anaiak lantegian bertan elkartuko ditugu enpresaren oinarriei buruz hitz egiteko: berrikuntza, internazionalizazioa, bezeroarenganako orientzazioa edo-eta giza baliabideak izango dituzte hizpide, besteak beste.

EGAMASTERek Bai Euskarari Ziurtagiria du eta Anerrek Lazarraga Saria jaso zuen 2014. urtean. Euskaraz irudikatzen dute merkatua eta mundu mailan tokiko hizkuntzaren sustapenaren balioaren inguruan hausnartuko dute.

Datorren astean zehar zabalduko da Enpresarean Foro digitala: Enpresarean, Bai Euskarari Elkartea eta Lanabes egitasmoaren kanalen bidez.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago