Urriaren 6an ospatu genuen Bai Euskarari Sariak ekitaldiaren zortzigarren edizioa, Bai Euskarari Elkartearen 10. urteurrenarekin batera, Tabakaleran. Ehundaka lagun gerturatu ziren ospakizun irribarretsu eta magikora.
Ekitaldia bideo batean laburtu nahi izan dugu:
Gainera, bertaratu ziren saridun eta bestelako pertsona batzuekin izan ginen ekitaldi, Bai Euskarari Elkartea eta euskararen egoerari buruz hitz egiteko. Mila esker guztioi eta, berriz ere, zorionak saridunei!
Aipagarria era berean, hedabideetan izandako ohiartzuna. Hemen dituzue Diario Vascok, Garak, Noticias de Gipuzkoak eta Berriak landuriko kronikak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.