Musika elektroniko garaikide onena eskainiko du Mugako jaialdiak

Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 17:29

Artium museoak eta Kubik aretoak musika elektronikoaren zaleak hartuko dituzte, urriaren 13 eta 14n egingo den Mugako jaialdian.

Asteburuan, Mugako Musika Elektroniko Garaikidearen Jaialdia hartuko du Gasteizek. Orain hiru urte jaio zen jaialdia, kluba eta abangoardia esperimentalaren artean mugitzen diren eskaintzak ezagutzera emateko helburuarekin. Ohi bezala, Artium museoa eta Kubik aretoa izango dira Mugakoren egoitzak, eta bi egunetan, leku guztietatik etorritako zaleak elkartuko dituzte.  "Era honetako musikek nekez aurkitzen dute lekua ohiko festibal eta kontzertuetan, eta espazio aproposak behar dituzte bere ezaugarrietaz erabat gozatu ahal izateko", azaldu dute antolatzaileek. Aurreko edizioetan bezala, milaka lagun elkartzea aurreikusten dute, izan ere, Europa mailan erreferente bat bilakatu da Mugako, musika elektronio garaikidearen arloan.

Horretarako, "elektronika ausartena" biltzen duen kartela prestatu dute. Zuzeneko musika eta DJaz gain, hezkuntza eta dibulgazio proiektuak aurkeztuko dituzte egunotan. Aurreko igandean, esaterako, Mugako Kids laborategi-tailerra eskaini zieten etxeko txikienei. Era berean, bestelako jarduerak antolatu dituzte, tartean, Euskal Herriko Musika Bulegoa sustatutako eta Drunkat-ek antolatutako masterclass bat.

Mugako ostiralean hasiko da, 16:00etan Artiumen, eta larunbatera arte luzatuko du egitaraua. Sarrerak salgai dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide