Mikel Valverde arabarrak Euskadi Literatura Saria irabazi du, Literatura Lanaren Ilustrazioa atalean, Versos de deportes ilustrazio lanari esker. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak: Euskarazko Haur eta Gazte Literatura, Gaztelaniazko Saiakera, Literatura Lanaren Ilustrazioa eta, laugarrenik, Euskarazko Literatura Itzulpena. Leire Bilbao (Xomorropoemak eta beste piztia batzuk), Ander Izagirre (Potosí), Mikel Valverde (Versos de deportes) eta Matias Mugica (Testamentua (François Villon)) izan dira, hurrenez hurren, irabazleak.
Tabakaleran gaur banatu dituzten sari hauei iragan irailaren 29an eman zituzten beste hiru atalei gaineratu behar zaizkie. Orduan Euskadi Literatura Saria jaso zuten Asier Serranok (Euskarazko Literatura, Linbotarrak lanarekin), Fernado Aramburuk (Gaztelaniazko Literatua, Patria lanarekin) eta Arantxa Urretabizkaiak (Euskarazko Saiakera, Bidean ikasia obrarekin).
Datorren azaroaren 13an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak beren zazpi modalitateetan. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.