Arabako Diputazioak auzitegietara joko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakiaren aurka egiteko. Izan ere, Bizkaiak autobidez eta Murgiatik, Gasteiz eta Bilbo arteko garraioko lineak lizitatu ditu, eta "bi ibilbide horien gainean duen eskumena defendatzeko" errekurtsoa aurkeztuko duela adierazi du Arabak, ohar baten bidez.
Errekurtsoaren oinarri txosten juridiko bat dela azaldu du, eta Arabak garraio zerbitzu hau kudeatzeko "legezko arrazoiak" daudela adierazten du. Legeak dio eskumena ibilbidearen zatirik handiena zeharkatzen duen lurraldearena dela. Izan ere, autobidez eta Murgiatik Gasteiz-Bilbo lineak Arabatik pasatzen dira zati handienean, eta horren lizitazioaren aurka egiten da.
Erabakia gaur hartu du Gobernu Kontseiluak, eta lizitazio horren aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztuko du, EAEko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoak, aldiz, "ez dio eragingo izerbitzua emateari", gaineratu du. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak proposatuta hartu da erabakia; "eskumen gatazka hura Bizkaiko Aldundiarekin elkarrizketa bidez konpontzen ahalegindu ostean lehenengo, eta Euskadiko Garraio Agintaritzaren bitartekaritzaren bidez gero".