Etorkinek, errefuxiatuek eta bertako familiek elkarrekin bazkalduko dute azaroaren 19an

Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 12:34

Bizilagunak Araba egitasmoan izena emateko epea zabaldu dute. 

Aurten ere, Bizilagunak Araba ekimenak bertako familiak, etorkinak eta errefuxiatuak elkartuko ditu mahai baten inguruan, bazkaltzeko. Gasteizen ez ezik,  Laudio, Burgelu, Iekora, Araia, Amurrio, Langraitz eta Kanpezun egingo da.
Aurtengo kanpainan, musikari lotutako pertsona ezberdinek deialdiarekin bat egiteko animatu dituzte arabarrak, tartean, Green Valley taldea, ETS taldeko abeslari Iñigo Etxezarreta, La Pulga dantzaria, Virginia de la Casa musikaria, DJ Loro, Carlos Mena kontratenorea edo S.A. taldeko Juan abeslaria.
 
Izena emateko azken eguna azaroaren 10a izango da eta modu ezberdinak daude: 
bizilagunak.araba@cear-euskadi.org idatziz, edo  945 26 68 05 / 688 81 29 44 telefono-zenbakietara deituz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago