Aner eta Iñaki Garmendia anaiek EGAMASTER kasuari metodoari buruz hitz egingo dute Enpresarean Foroan

 

Urriaren 19an, Enpresarean Foroa egingo da Arabatik datorren eta munduan erreferentea den EGAMASTER enpresaren sustraiak ezagutzeko. Aner Garmendia eta Iñaki Garmendia anaiak solasaldi batean elkartuko ditugu, EGAMASTER osatzen duen familiaren eta negozioaren ibilbidea gertutik ezagutzeko. 9:00etatik 11:00etara, Gasteizko Artium museoan.

Ekitaldia irekia da eta interesatuek www.enpresarean.eus atariaren bidez izena eman dezakete, doan. Izena emateko bete ondorengo galdetegia: 


Enpresarean Foroaren agenda

Aurrerago, Enpresarean Foro gehiago antolatu dira, enpresen eta profesionalen arteko elkarrizketa eta elkarlan guneak errazteko helburuarekin. Honakoak dira konfirmatuta daudenak:

 

SPRI. Industria 4.0. Zertaz ari gara?

Alexander Arriola, zuzendari nagusia.

9:00-11:00

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Zer da industria 4.0? Eta Big data? Industria adimenduna? Edota Zibersegurtasuna? Nolako eragina izan dute gure eguneroko jardunean? Nola moldatu gara paradigma berri honetara? Enpresa-garapenerako euskal agentziaren ikuspuntutik galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da SPRIko zuzendari nagusia.


Elkar Fundazioa.

Joxemari Sors eta Jon Jakaren arteko solasaldia

Begietara-begira

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago