Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren kontrako bere gaitzespena azaldu dute, eta egunotan izango diren manifestazio eta elkarretaratzera joateko deia luzatu du. Udalaren kasuan, Eledunen Batzarra deitu du, eta 5 minutuko elkarretaratzea egin du gaur, 12:00etan. Horrez gain, hiriko erakunde, elkarte eta kolektiboek egiten dituzten gaitzespen-ekitaldiekin bat egingo du.
Indarkeria matxistaren ondorioz emakume gasteiztar baten hilketa salatzeko protestak egin dituzte gaur, Arabako zenbait tokitan. Ribabellosako plazan eta Gasteizko udaletxean 12:00etan izan dira, eta Miranda Ebron Mujeres en la Calle mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du La Estación kalean, 20:00etan.
Bestetik, Emakumeen Mundu Martxak bihar, hilaren 5ean, mobilizazioak egitera deitu du Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan izango da ekarretaratzea, 20:00etan. Mobilizazioa kandelekin batera laguntzea proposatu dute.