Orain dela hilabete inguru aurreratu genuen urriaren 6an Bai Euskarari Sarien emate-ekitaldia izango genuela,14:00etan, Tabakaleran. Berezia ere izango zela nabarmendu genuen, Bai Euskarari Elkartearen 10.urtemuga ospatuko dugulako, bertan; eta ziurtagiriaren 17 urteak.
Sariketaren jaiaren bi egunetara, Euskal Herri osoko hainbat entitatek alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lan eredugarria aitortzeko irrikitan gaude. Bertan elkartuko gara enpresa, elkarte, instituzio eta negozio ezberdinetako ordezkariak, lagunarteko giro alaian, urte hauetan guztietan euskararen ibilbidean emandako urratsengatik topa egiteko eta, aurrera begira, lorpenak areagotzeko elkarrekin egin dezagun lan.
Bertaratzera gonbidatu nahi zaituztegu, beste behin, guk eta bertan gurekin izango diren lagunek. Haiek bertan izango dira eta agendan ondo apuntatuta dute. Eta zuk?
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.