Eraso matxisten aurka elkartu dira Gasteizen eta Agurainen

Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 13:35

Elkarretaratze jendetsua izan zen atzo Aguraingo plazan.

Gasteizen, Sestaoko azken hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten; Agurainen, aldiz, jaietan gazte batek jasan duen erasoa salatzeko.

Euskal Herrian berriki gertatu diren eraso matxistak salatzeko protestak egin zituzten atzo Arabako zenbait plazatan, mugimendu feministak deituta. "Nazkatuta" agertu dira mugimendiko kideak, eta erasoak gaitzesteaz gain urrats gehiago emateko eskatu diete instituzioei eta gizarteari orokorrean.

Eraso matxista Aguraingo jaietan

Agurainen, aurreko larunbatean, jaietan, gertatu zen eraso matxista salatzeko elkartu ziren herriko plazan. Talde feministak azaldu duenez, "erasotzaileak emakumea bakarrik zegoela aprobetxatu zuen hura erasotzeko". Bertaratu ziren aguraindarrez gain, protestarekin bat egin zuten tabernek, eta elkarretaratzea bitartean, negozioak itxi zituzten.

Gasteizen, aldiz, eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, aurreko astean Sestaon izan den hilketa matxista gaitzesteko elkartu ziren, Andre Maria Zuriaren plazan. 

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago