Datorren urriaren 5ean, ostegunean, Gasteizko Artium Museoan, egingo da LANeNPRES Gidaren aurkezpenean parte-hartuko du Bai Euskarari Elkarteak. Jardunaldi honetan Lanbide Heziketako ikasleak enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko gida, prozedura eta baliabideak aurkeztuko dira. Bai Euskarari Elkartetik egitasmo ezberdinak azaldu eta Lanbide Heziketa euskalduntzeko martxan jarritako ekimen eta bestelako laguntzen berri emango dugu.
Arabako Lurraldeko sozioekonomian euskara sustatzeko Arabako Foru Aldundiak, Lanabes Batzordeak eta Laneki Elkarteak ekoiztuta Lanenpres ekimenenaren aurkezpena egingo da.
Lantokiko prestakuntza eta Ikas-ekinezko Erregimeneko Lanbide-Heziketa Duala euskaraz burutzeko proposamenak eta esperientziak partekatuko dira. Enpresako, Lanbide Heziketako eta Euskara Aholkularitza Zerbitzuetako ponentziak aurkeztuko dira
2016-17 urtean Lantokiko Prestakuntza 11.000 ikasletik gora eta1.800etik gora Lanbide Heziketa Duala. Gida honen helburua da enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko prozedura eskaintzea, hau da, harrera nola egin, zein momentu diren garrantzitsuak euskaraz aritzeko eta horretarako euskarazko baliabideak ere aurkezten dira.
9:30ean: Jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko dute:
- Igone Martinez de Luna Unanue, Arabako Euskara, Kultura eta Kirola Diputatua
- Nikolas Sagarzazu Alzua, Lanbide Heziketa Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaria
- Ainitze Blanco Etxaleku, Laneki Elkarteko Presidentea
10:00etan, Aurkezpenak eta ponentziak
- Enpresatik:
- Lanbide Heziketatik:
- Aholkularitza zerbitzua:
11:00etan, LANeNPRES Gidaren Aurkezpena
Kepa Altube: Laneki Elkarteko kudeatzailea eta Lanabes Batzordeko partaidea
11:30ean Saio amaiera: Mokadutxoa eta kafea: Gamarra Ostalaritza Eskola LHII
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.