Banda zabala Arabako herri guztietara helduko da

Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 09:25

Interneteko abiadura gutxi duten Arabako 280 herri txikietan banda zabala ultralasterra hedatuko dute 2019a baino lehen. 

Orain arte sarean nabigatzeko abiadura gutxi izan duten Arabako herri txikiek banda zabala izango dutela iragarri du Jaurlaritzak; izan ere, 10 milioi euro inbertituko ditu, 2019a baino lehen, EAEko 391 biztanlegune txikietan konektibitate osoa bermatzeko. Kasuen %72 Araban kokatuta daude, hala, bertako 280 herri txikiei eragingo die neurria. Zehazki, sare hori 'gune zuri' gisa sailkatutako 1.000 biztanletik beherako biztanleguneetara iritsiko da, hots, Interneten sartzeko zerbitzuak eskaintzeko telekomunikazio-azpiegiturak egon ez eta datozen hiru urteetan egotea espero ez den nekazaritza-inguruneetan kokatutako guneak badira.  

Horretarako, telekomunikazio konpainiei zuzendutako diru-laguntza deialdia onartu du Jaurlaritzak. Enpresa esleipendunak diruz lagundutako sarea kudeatu behar izango du, gutxienez, hamar urteetan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago