Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat eskainiko die, euskararen aldeko urratsak ematen jarrai dezaten.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- IFKren fotokopia.
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2017ko fakturaren fotokopia.
- Fakturaren ordainagiria.
- Deialdiaren azkeneko orrian dagoen eskaera orria betea.
- Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena
Diru-laguntza eskaera aurkezteko epea: irailaren 25etik urriaren 17ra.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.