Bukatu dira Dulantziko araztegiaren hobekuntza lanak

Erredakzioa 2017ko irailaren 20a

SMS alarma sistema baten bitartez, berehala antzeman daitezke funtzionamenduan egon litezkeen hutsak.

432.254 euroko inbertsioa gauzatuta, euri urak eta hondakin urak bereizteko lanak egin ditu Arabako Foru Aldundiak Dulantziko araztegian. Egindako lanei esker, ur garbia orain Dulantzi ibaiaren ubidera desbideratzen da, eta ez orain arte gertatu bezala, araztegira. Modu honetan, araztegira bideratzen den ur maila mugatuta, bere eraginkortasuna nabarmenki hobetzea lortu da. Era berean, araztegiaren energia kontsumoa murriztea lortu da eta arazketa sistema optimizatu egin da.

Egindako inbertsioan gainera, araztegiko alarma sistema ere hobetu da. SMS sistema baten bitartez, berehala antzeman daitezke funtzionamenduan egon litezkeen hutsak, eta, hala, matxurarik badago esku hartze epeak murriztuko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago