Urritik ekainera, euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen ditu AEK-k Araban: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza, taldeentzako ikastaro bereziak. Hainbat ordutegi izango dira aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan.
Ikastaro hauek guztiak instituzioek diruz lagundutakoak direla azaldu dute. "Bide horretan, doakotasuna eta ezagutzaren unibertsalizazioari begira baldintzak sortzeko, Arabako gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean ari gara. Horren emaitza Arabako Foru Aldundian helduen euskalduntzerako diru-laguntzak dira esaterako".
Honako tokietan daude:-Gasteizen: Lakuan (Zadorra), Aranan eta Judimendin (Aixkiria).
-Aiaran: Laudion, Amurrio, Artziniega, Arrespalditza, Arakaldo, Luiaondo, Orozko, Okondo eta Urduñan.
-Lautadan: Agurain, Araia, Dulantzi eta Ozaetan
-Zuian: Murgia, Ondategi, Gopegieta Izarran. Eta bertako Koadrillek bultzatuta:
-Mendialdean: Kanpezun, Maeztun eta Lagranen.
-Trebiñun: Argantzunen eta Trebiñun.
-Añanan: Langraitz eta Rivabellosan
Eskaintza akademikoarekin batera, Mintzalagun erabilera egitasmoak, merkataritza euskalduntzeko egitasmoak eta Euslider tailerrak antolatzen ditu AEK-k.
Kanpaina
Matrikulazio epeak dirauen bitartean, ekimen desberdinak antolatu dituzte. Besteak beste, Emotikanta izeneko lehiaketa prestatu dute sare sozialetan, matrikulazio ibiltaria izango dute Zaramagako jaietan (hilaren 16an), eta triki-poteoa Gasteizko Taberna ostatutik abiatuta (hilaren 23an).