Bai Euskarari Elkartearen 10. urtemuga da aurten eta urriaren 6an, Bai Euskarari Sariak ekitaldiarekin eta mokadutxo batekin ospatuko du Donostiako Tabakaleran. Ekitaldian izen emateko interesa duenak galdetegi honen bidez egin dezake: https://goo.gl/forms/C59mzYOSe0eEhRjF2
Jardunaldia eguerdiko 14:00etan hasiko da, ostiralean, eta enpresa zein pertsona ezberdinekin elkartu eta eztabaidatzeko aukera egongo da. Egun berezia izango da, alde batetik, saridunak izendatu eta aitorpena egingo delako eta, bestetik, Bai Euskarari Elkartearen 10 urteak ospatuko direlako, bide honetan guztian gurutzatu diren lagunekin eta aurrerapausoak ematen jarraitzen laguntzen dutenekin.
Irailaren 15ean itxiko da saridunak proposatzeko aukera (esteka honen bidez egin daiteke: https://goo.gl/forms/XnFM6MVwp06uM2uj1) eta, ondoren, Bai Euskarari Elkarteak izendaturiko epaimahai batek hautatuko ditu Bai Euskarari Sariak 2017 edizioko irabazleak. Urriaren 6an jakingo dugu zeintzuk diren hiru saridunak (Bai Euskarari Saria (2) eta Bai Euskarari Laguna saria).
Elkartetik dei egiten dute ekitaldira izena eman, gerturatu eta euskararen alde egindako ibilbidea aitortu zein arlo ezberdinetako pertsonekin iritziak partekatu eta eztabaidatzeko.
Bai Euskarari Sariei buruz
Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi dira.
Saridunak, urtez urte:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.