Arabako Foru Ogasunaren diru-bilketa metatuak %12,7 egin du gora

Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 09:37

2017ko abuztura bitartean, Ogasunak 1.360 milioi euroko diru-bilketa metatua eskuratu du, 2016ko abuztura bitartean metatutakoa baino %12,7 gehiago.

Aurtengo diru-bilketa metatuaren hazkundearen arrazoia Arabako Foru Ogasunaren esku geratzen diren bi zerga motaren hazkundean oinarritu da.

Batetik, PFEZak izandako %6,2ko igoera. Lan merkatuaren egonkortzearen ondorioz, laneko atxikipenek %4,8 egin dute gora, eta langile autonomoen zatikako ordainketak %8,4ko igoera izan du. Ondorioz, errenta kanpainaren emaitza ere positiboa izan da eta %7,9 hazi da diru-sarrera.

Bestetik, jarduera ekonomikoak ere bilakaera positiboa izan du lurraldean, eta kontsumoa igo egin da, BEZaren bilketan %7,3ko igoerarekin. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago