Genero berdintasuna lantzeko proiektuetarako laguntzak onartu dituzte

Erredakzioa 2017ko ira. 5a, 18:36

Laia eskolaren aurkezpena Gorbeialdean. Egilea: Zuiako Udala

Aldundiak 2017 urtean zehar 90.000 euro bideratu ditu berdintasun proiektuak gauzatzeko diru-laguntzetan.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzera bideratutako Arabako 14 udalerrik eta 6 kuadrillak aurkeztutako programak eta jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak onartu berri ditu Aldundiak.

Lagundutako proiektuen artean hauexek nabarmendu behar dira: emakumeak ahalduntzeari begira egindako ekintzak, hainbat udalerritan garatutako berdintasun planak, eta gazteen artean indarkeriarik gabeko jokabide ereduak bultzatzeko programa.

Diruz lagundutako ekintza asko, gainera, LAIA Arabako emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako eskolaren jarduera programazioan txertatuta ere egongo dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago