Mikel Landak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa

Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 17:11

Mikel Landa, Burgosko Itzulian. / EITB

Bi segunduko tartea atera dio zuiarrak Sergei Chernetskiri. 

Burgosko Itzuliaren lehenengo etapa irabazi du Mikel Landak. Gazteluko aldapetan garaile izan da Murgiako txirrindularia, segundu gutxi batzuekin Sergei Chernetski aurreratuta.

151 kilometroko etapa izan da lehenengoa, Burgoseko Forum Evolucion eta Gazteluko begiratokiaren artean. Haren atzetik geratu dira Sergei Chernetski (Astana) eta Julian Alaphilippe (Quick-Step Floors) frantziarra, bigarrena eta hirugarrena hurrenez hurren.

Oña eta Belorado arteko 153 kilometroko etaparekin jarraituko dute asteazkenean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago