Behin betiko itxiko dute Garoña

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko abu. 1a, 12:22

Garoñako zentral nuklearra. PHOT.OK

Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro ez zabaltzea erabaki du. 

Sei hilabete igaro dira Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoñako zentrala berriro zabaltzearen aldeko txostena aurkeztu zuela. Denbora tarte hori baliatu du Espainiako Gobernuak alde guztien iritziak jasotzeko, eta eguerdian eginiko agerraldi batean iragarri du Espainiako Energia ministroak Gobernuak ez duela Burgosko zentral nuklearraren baimena luzatuko.

Hartara, 46 urtez zabalik egon ostean itxiko dute Arabatik bost kilometro eskasera kokatuta dagoen Santa Maria de Garoñako zentrala.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago