Araia izango da berriz ere Umorezko Antzerki Jaialdiaren egoitza, abuztuaren 11tik 15era bitartean. XXIV. edizio honetan, hogei ikuskizunek eta 54 emanaldik antzerkiz beteko dute hilabetea.
Ohi bezala, jaialdia Arrazpi Berri kiroldegian izango da. Hala, abuztuaren 10ean eta programaz kanpo, El juicio de la Paca obra eszenaratuko dute Araiako herritarrek, azken mende erdian egin duten bezala. Jarraian, aurtengo antzezlan bostekoari ekingo diote. El tipo de la tumba de al lado, Aitziber Garmendia eta Iker Galartzarekin, Perplejo edota Comedia multimedia lanak ikusgai egongo dira.
Obra horietaz gain, abuztuaren 14an, euskal kantutegiari errepaso beria emango dio Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa lanak.
Arrazpi Berriko programari amaiera emateko, Heroes komediak oholtzara ekarriko ditu gaur egungo agertokietako hiru izar handi: Iñaki Miramon, Luis Varela eta Juan Gea.
Kalerako proposamenak ere iango dira jaialdian. Tartean, zirkuak eta akrobaziak, komedia surrealistak, magiak eta musikak beteko dituzte Araiako kaleak.
Era berean, ikuskizun horiek Arabako herriz herriko jaialdiaren ibilbidean izango dira, abuztuaren 4tik 27ra. Besteak beste, Amurrio, Laudio, Bastida edo Bernedo herrietara gerturatuko dira.
Bi berrikuntza
Aldez aurretik girotzen hasteko, uztailaren 28tik 30era bitartean, zenbait poriekturen lagin txiki bat aurkeztuko da. Araiako Andra Mari aretoan hiru emanaldiz gozatzeko aukera izango da: Ac nun. Un ciprés en el desierto, Hot water eta Jodidos amantes.
Horrez gain, Brunette Bross konpianiaren eskutik, Brunette Bross Circus zirku ikuskizuna kanpaturik egongo da Araian bost egunetan zehar.