Ebakuntzen itxaron zerrenda luzeena du Arabak

Erredakzioa 2017ko uzt. 20a, 17:00

Paziente arabarrek 52,5 egun itxaron behar izan zituzten batez beste. "Egiturazko" arazoa dela azaldu du Osakidetzak.

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) Osakidetzako ebakuntzen itxaron zerrenda luzeena du; zehazki, zehazki, 52,5 egun itxaron behar izan zituzten pazienteek batez beste. EAEko batez bestekoa, berriz, 48,3 egunekoa da. Izan ere, datuak hobera egin du azken urtean; 2016ko lehen erdialdian, 53,5 egun itxaron behar zituzten arabarrek.

Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendari Andoni Arcelayk esan bezala, "egiturazko" arazoa da, ebakuntza gelak falta dira. Hutsune hori zuzentzeko prozesuan daudela gaineratu du, egun Txagorritxun egiten ari diren lanak baliatuta.

Hala ere, Osakidetzaren arabera, EAEko ospitaleetan ebakuntzen itxaron zerrenda hobetu da, iazko datuekin konpatuz gero. 

2017ko lehen erdialdean, ordea, luzatu egin dira kanpo kontsultetako itxaron zerrendak: 24 egunetik 26,9ra. Probetarako itxaron zerrendak ere, antzera: 12,4 egunetik 13,8 egunera. Azken kasu horretan, baina, zerrendan dauden pertsonen kopurua %7 jaitsi da, 2016rekin alderatuta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago