Garaioko pasabidea apurtu da, astearteko ekaitzaren eraginez

Erredakzioa 2017ko uzt. 20a, 13:53

Irudia: @MartinTxippia

Bi hilabete inguru behar izango dituzte haizearen eraginez apurtu den pasabidea konpontzeko.

Aurreko astearteko ekaitza eta haize bortitzaren eraginez, Uribarri-Gamboan kokatuta dagoen egurrezko pasabideetako bat apurtu da. Zehazki, haizeak azpiegituraren ainguralekuak askatu ditu, eta horren ondorioz, pasabidea erori da. Orain, Aldundiko teknikariek ia bi hilabete behar izango dituzte konpontzeko, eta hortaz, uda osoan egongo da itxita. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago