Gaurtik aurrera, Vesa enpresak 10 zinema-areto zabalduko ditu Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean. Aretoak 2014tik geroztik itxita zeuden, eta orain, Florida zinemez gain, hauek ere kudeatuko ditu enpresa gasteiztarrak.
Prezio murriztuen bidez erakarri nahi dituzte bezeroak. Hala, asteburuetan sarrerak sei euroren truke eskuratu ahal izango dira. Zinema-aretoek 2.000 besaulki baino gehiago eta Dolby Atmos soinu berria eskainiko dituzte.