Apolo tximeleta bilatzeko txangoak Valderejo, Izki eta Aizkorri-Aratzen

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko uzt. 13a, 14:21
Apolo tximeleta. ZERYNTHIA

Apollo tximeletaren bila izeneko txangoa egingo dute larunbat honetan Valderejon, hilaren 23an Izkin, eta 29an Aizkorri-Aratzen.

Zerynthia taldeak zuzenduko du interpretazio-irteera Valderejon, hitzaldi txiki baten ostean. Ekintzaren hasiera 10:00etan izango da eta 14:00ak aldera bukatuko dute. Kontuan izan parte-hartzaile kopurua mugatua dela eta beharrezkoa dela aurretik izena ematea.

 

Europa mailan babestua izan zen lehenengo espeziea dugu Apolo tximeleta. Espainian eta Euskal Herrian mendilerro nagusietako goi eremuetan aurki daiteke. Klima hotzei lotuta dagoenez, aldaketa klimatikoaren aurrean bereziki kaltebera da. Populazioetako batzuk dagoeneko desagertu dira edota atzerakada nabarmena jasaten ari dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide