Bueltan da 2012tik udan egiten den emakumezkoen Green Capital pala txapelketa. Zehazki, uztailaren 14tik abuztuaren 5ean izango da, Foru plazan, eta guztira, hamahiru partida jokatuko dira. Aurten, lehiatzeko sistema aldatu egingo da, eta berritasun nagusi bat izango du: "eskoletako bost bikotek, hasi berrien zortzik eta eliteko lauk hartuko dute parte, eta elkarren artean aldatuko dira, osoenak aurkitzearren" azaldu du Arabako Federazioko teknikari Mikel Rafaelek.
Ogetan, Santiago egunean
Foru plazan aritzeaz gain, uztailaren 25ean Ogetan egingo den jaialdia emakumezko pilotariek irekiko dute. Euskal Pilotako Arabako Federazioak Blusen Eguneko pilota profesionaleko hitzordua berreskuratu du, preziorik onenetan. Hala, Irazustabarrena eta Mendizabal gipuzkoarrak Nagore Martin eta Laura Saez Arzamendi arabarren kontra arituko dira Ogetan. Nazioarteko maila goreneko gomazko paletako espezialistak dira lauak.
Emakumezkoen norgehiagoka Olaizola II.ak eta Imazek Artola eta Larunberen kontra jokatuko duten partida nagusiaren atarikoa izango da, eta prezioak inoizko merkeenak izango dira. Hilaren 17tik aurrera erosiz gero, 15 euroan kantxan eta 19 euroan errebotean eta alboan. Leihatilan erosiz gero, 20 eta 15 euroan, hurrenez hurren.