Billoda eta Iruña Oka lotu ditu Zadorrako bide berdeak

Erredakzioa 2017ko uzt. 11a, 13:48

Datorren urtean, Gasteizko Eraztun Berdea eta Billoda lotzeko lanak egingo dituzte.

 

Billoda eta Iruña Oka lotzen dituen Zadorrako bide berdeko tarte berria inauguratu dute gaur. Zehazki, 4.744 metro ditu gaur zabaldu duten tarte berria, eta txirrindulari zein oinezkoek erabili ahal izango dute.

Ibilbideak hiru adar izango ditu, eta besteak beste, Garaboko errota, Artadiko dorrea eta Almoreta dorrea (Billodako zubi erromatarretik igarota) ikusteko aukera emango die bisitariei.

Bidearen zati berri hau Iruña Oka eta Gasteiz lotuko dituen 16,2 kilometro luze izango duen bide baten lehen fasea da. Ibilbide horretan geldiguneak egingo dira natura, historia, kultura edo paisaia ikuspuntutik interesa duten hainbat lekutan, hauek guztiak Zadorra ibaiaren ertzetan kokatuta.

Lanak datorren urtean izango du jarraipena. Datorren urtean, Gasteizko Eraztun Berdea eta A-3302 errepidea lotuko dira, 16,2 kilometro luze izango duen ibilbide hori osatu arte. 

Datozeen urteetan, 39 ibilbide berri egokituko ditu Diputazioak: 13 bizikleta bide berri, guztira, 70 kilometro; 19 ibilbide berde berri, guztira, 225 kilometro; eta 7 ibilbide handi, Arabak dagoeneko badituen 1.000 kilometroei beste 365 kilometro gehituko dizkietenak. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide