Javi Dominguez arabarrak Ehunmilak proba irabazi du

Erredakzioa 2017ko uzt. 10a, 12:17

Dominguez Zerain omendu zuen helmugara heltzean.

168 kilometroko ibilbideak Beasainen du irteera eta helmuga. Guztira, 400 partaide baino gehiago izan ditu aurten.

Javi Dominguez gasteiztarra Ehunmilak Ultratrail probaren VIII edizioan garaile izan da. 2016an egin zuen moduan, aurten ere lehena izan da arabarra helmugara heltzen, eta oraingoan marka guztiak hautsi ditu, ultra traila 22:22:03 denboran egin baitu.

Guztira, 400 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu 168 kilometroko lasterketak. Irteera eta helmuga Beasainen izan zen, eta ostiralean, 18:00etan izan zuen hasiera.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago