Gasteiz-Foronda-Loiu autobus zerbitzua martxan jarri nahi du Diputazioak

Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 13:05

Bitartean, udako hilabeteetan Gasteiz eta Bilbo (Termibus) arteko zerbitzu bereziak eskainiko dira; uztailean, Gasteiztik 4:30ean aterako dira, eta Bilbotik 00:30ean.

Diputazioa Gasteiz- Foronda- Loiu lotzeko autobus linea berria martxan jartzeko proiektua lantzen ari da. Hala, aurreproiektua 2017a amaitu baino lehen amaitu nahi du. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatu Josu Lopez Ubiernak "Arabarentzat beharrezkoa den zerbitzu bat gauzatzeko" borondatea daukala adierazi du. 

Udan, zerbitzu berezia

Bitartean, udako hilabeteetan Gasteiz eta Bilbo (Termibus) arteko zerbitzu bereziak eskainiko dira; modu horretan, Loiutik goizeko lehenengo orduan ateratzen diren eta eguneko azken orduan iristen diren hegaldietara iristeko garrai publikoa izango dute arabarrek.

Zerbitzu bereziek larunbat, igande eta astelehenetan funtzionatuko dute. Uztailean, Gasteiztik 4:30ean aterako dira, eta Bilbotik 00:30ean. Bestetik, abuztuaren 1a eta irailaren 2a bitartean, biak barne, egunero funtzionatuko dute, ordutegi berdinean.

Horrez gain, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren zuzendari Marian Gutierrezek txartelen aldez aurreko salmentarako sistema bat ezartzeko lanean ari direla adierazi du, "zerbitzu hobea eta eraginkorragoa" eskaintzeko asmoz. Proiektu horren lehenengo fasea martxan da dagoeneko.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago