Otogoien herrian kokatzen den Borda Berri jatetxeko Mitxel Suarez sukaldaria Arabako Pintxoaren Aste Nagusiaren irabazle berria da, Pork & Roll pintxoari esker. Gaur goizean, urteko zortzi pintxorik onenak lehiatu dira Eskoriatza-Eskibel jauregian egin den finalean, eta azkenik, Borda Berrik eskuratu du Urrezko Pintxoa.
Bertako sukaldari Mitxel Suarez oso pozik agertu da sariarekin: "lanean jarritzeko pizgarri bat da, eta era berean, gure lantaldeak egiten duen esfortzuari aitortza". Horrez gain, gainontzeko parte hartzaileak zoriondu ditu Suarezek, "egindako lanagatik".
Zilarreko Pintxoa, berriz, Gasteizko Waska jatetxera joan da, Carlos Davalos sukaldariak egindako La sardina tomatera con Idiazabal pintxoagatik. Hirugarren saria ere Gasteizen geratu da, Saburdi jatetxeak Brontzezko Pintxoa eskuratu baitu, Talo de txitxarro asado con refrito de algas pintxoari esker.
Aurtengo epaimahaian, Clarete jatetxeko Unai Fernandez de Retana, Hondarribiko Sardara tabernako Gorka Souto, Zornotzako Boroa jatetxeko Iñigo Elorriaga, Donostiako La Bodega Donostiarra jatetxeko Iñaki Moya eta Calahorrako El Albergue jatetxeko Miguel Espinosa izan dira.