Zonalde bizia da Araba Herri mugimenduei dagokionean. Hankak gaur egungo testuinguruan jarrita, hamaika taldetan murgildurik gabiltza eta zabiltzate pertsona ugari. Sektore eta txoko askotatik eratorriak: mugimendu ekologistak, antidesarrollistak, feministak, elkartasun-mugimendu internazionalistak, bazterketa sozialaren aurkakoak, LGTB mugimenduak, autogestioaren ingurukoak, langileen borrokakoak, nekazarienak, jai eta aisialdiaren arlokoak, presoen eskubideen aldekoak, kultura arlokoak...
Zuek guztioi zuzendutako gonbidapen batekin gatoz Joxemi Zumalabe Fundaziotik: herri mugimenduok gure lan gaitasuna indartu eta biderkatzeko, gogoeta eta elkarlanaz gain, gure burua bitarteko ezberdinez hornitzeko beharra dugula aldarrikatzen dihardugu azken urteotan. Are gehiago, aldarrikatzeaz gain, behar hori praktikara eramatea izan da gure egiteko nagusietako bat.
Hain zuzen ere, aldarri hori ipar harturik sortu genuen 2015. urtean Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategia izenez ezagutzen den egitasmoa. Egitasmo honen barruan, Pil-pilean izeneko ikastaroaren 3. edizioa abian jartzera goaz, eta hor doa gure gonbitea! Ikastaroak herri mugimenduen saretzea, elkar ezagutza eta esperientzien trukea bultzatzeko elkargunea izatea nahi du.
Nola? Mugimenduen eragiteko zein jakintzak sortzeko gaitasuna landuz, herri jakintza teoriko zein praktikoak formazio eredu askatzaile baten bidean urratsak emanez.
Zer landuko da bertan? Taldeen antolaketa, funtzionamendu eta aliantzak landuko ditugu, baita zapalkuntzen egungo mekanismoak eta alternatiba askatzaileak ere. Esperientzia honek irailetik maiatzerarte iraungo du, Euskal Herriko hainbat txokotako osagai eta zaporeak bildu nahi ditugu, su txikian zein bizian, esperimentu ederra aterako zaigu! Animatuko al zarete? Informazio gehiago, joxemizumalabe.eus atarian duzue, izena emateko garaiz zabiltzate (uztailak 15erarte) !
Izena emateko: Pil-pilean ikastaroaren 3. edizioa