Patxi Kooperatiba edarien eta ostalaritza arloko produktuen Bizkaiko banatzailea da eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Zerbitzua euskaraz" mailaren bidez arreta eta zerbitzuak euskaraz bermatzen ditu, bezeroarentzat balio erantsi gisa.
Kooperatibak euskarekiko konpromisoa aurkeztu du, bikaintasunaren bidean urratsak egiteko. Honako albistea zabaldu du euskararen balioa goraipatzeko:
Munduan milaka eta milaka hizkuntza hitz egiten dira (3.000 eta 5.000 artean, diotenez, baina ez da erraza jakitea). Bakoitzak mundua adierazteko eta begiratzeko modu bat proposatzen digu eta, horrekin batera, mundu bat erakusten digute. Hizkuntzek leku berezia daukate Gizateariaren Ondare Inmaterialean, gizakion gaitasunaren testigantza ederrenetakoa baitira eta hunkigarrienetakoa ere bai. Horregatik merezi dute hizkuntza guztiek hizlarion zaintza eta arreta eta gutxituak direnean, hori baino gehiago ere bai. Kasu horretan hizlarien eskubideak errespetatzeaz gain, hizkuntzak biziberritzeko eta loratzeko behar dituen baldintzak eraikitzea dagokigu.
Euskara talde horretan sartu behar da, jakina. Asko eta askoren ahalegina behar izan da atzeraldi historikotik ateratzeko eta bide horretan ezinbestekoak izan dira gizarte mugimenduen ahalegina, kultur eragileen adorea eta politika publiko egokiak. Patxi Koop-en ez dugu bide horretatik kanpo geratu nahi. Geure hondar alea jarri nahi dugu euskararen onbidean eta bikaintasuna helburu duten gure zerbitzuak euskaraz ere emateko konpromisoa daukagu.
Aurrez inoiz esan dugun moduan, EFQM eredua aplikatzen dugu gure prozesu guztietan kalitatea bermatzeko. Kalitatearen bilaketa berbera hori da, hain zuzen, Bai Euskarari ekimenarekin bat egitera eraman gaituena. Ziurtagiri honek milaka enpresak eta erakundek euskararen duten konpromisoa berrikusten du eta Patxi Koop-en zerbitzua euskaraz ematen dugula bermatzen du, bezeroak hala nahi duenean.
Bai Euskarari agiriak bide luzea egin du 2000. urtean abian jarri zenetik. Horren erakusgarri, mapa hau, Euskal Herrian agiriarekin bat egin duten negozioak, gizarte eragileak eta administrazioak erakusten dituena.
Blog honetan askotan esaten dizugu nahi duzunean deitu edo idatzi dezakezula Patxi Koop-era, galderak egiteko, zalantzak argitzeko edo beste edozertarako. Esan beharrik er ez dago baina zeuk nahi duzun hizkuntzan jarri zaitezke gurekin harremanetan.
Euskaraz edo gaztelaniaz egingo dizugu arreta, nahi bezala. Edozein dela gurekin harremanetan jartzeko modua, info@patxikoop.eus helbidera idatzita, 944 522 587 telefonora deituta edo gure webgunean agertzen den txat zerbitzua erabilita.
Hizkuntza gutxi bat sustatzeko moduetako bat, egoera askotan bere erabilera lehenestea da. Horregatik, kontrakoa esaten ez badiguzu, zure fakturak euskaraz bidaliko dizkizugu. Hornitzaileak jarri beharreko atalak kenduta, beti ere. Gaztelaniaz jaso nahi dituen bezeroak berariaz eskatu beharko du.
Gure bloga irakurtzen bazaude, badakizu elebiduna dela, webgunea bera bezala. Eta gizarte sareetan jarraitzen bagaituzu, ikusi duzu dagoeneko Twitter eta Facebook ere bi hizkuntzatan eskaintzen ditugula. Horrez gain, gure bezeroek astero jasotzen dute email bidez buletin elebiduna, gure nobedadeen eta bestelako informazio interesgarrien berri izateko.
Gure bezeroekin eta gure hizkuntzarekin dugun konpromisoaz gain eta horren osagarri, gure inguru hurbilenean eragin positiboa izatea dugu helburu. Horregatik egiten digu ilusioa, esaterako, hemen berton egiten den txakolia banatzea, Lezaman, gure egoitzatik oso hurbil eta Julen Guerreroren eskutik edo inguruko udalerrietako jaiei babesa ematea. Eta horregatik ematen diogu ahal dugun laguntza Zamudioko Euskara Elkarteari. Lagatzu deitzen da eta beti izango gaitu ondoan, geure inguruaren eta euskararen hobebeharrerako.
Iturria: Patxi Coop.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.