Gimnasia erritmiko arabarrak arrakasta nabarmena izan du Valentzian ospatutako Espainiako txapelketan. Izan ere, hamairu domina izan dira lurraldera iritsi direnak.
Hasteko, larunbateko sailkapen orokorrean, Beti-Aurrera taldeko Teresa Gorospe Espainiako txapeldun izendatu zuten, haur-kategorian. Era berean, Beti-Ritmica taldeko Maider Orbek bigarren postua lortu zuen Espainiako junior kategoriako txapelketan. Emaitza horrekin, lehenengo mailara iristen da zuzenean, non beste bi gimnasta arabar dauden: Paula Gomez eta Alicia Meana.
Bi lorpen hauei aparatuen araberako sailkapenean lortutako hamaika dominak gehitu behar zaizkie. Haur-kategorian parte hartzen duen Salma Solaunek, Beti-Aurrera taldekoak, urrea lortu zuen zintarekin, zilarra pilotarekin eta brontzea mazekin. Kategoria eta klub berean dagoen Teresa Gorospek urrea lortu zuen mazekin, eta zilarra zintan.
Junior mailan, Maider Orbek, Beti-Ritmica taldekoak, aparatu guztietan irabazi zuen domina: urrea uztaiarekin, zilarra zintarekin eta brontzea pilota eta mazekin. Azkenik, kategoria altuenean, Paula Gomezek bi brontzezko domina eskuratu zituen, pilota eta mazekin.