Aldundiak ehizaren salaketen tramitazio eta ebazpena hobetuko du, Arabako Batzar Nagusiek EH Bildu proposatutako, eta oposizioko gainontzeko taldeek onartutako mozioa onartu ondoren. Sei puntuko dokumentu honek aurreko maiatzean basozain batek salatutakoa ekin nahi dute; izan ere, langile honek Aldundiak ehiztarien isunak artxibatu edo murrizten dituela salatu zuen. Ustelkeriaren aurkako fiskaltzak, esaterako, ikerketa bat abiatu du gai horrekin. 2014 eta 2016 urteetan, ehiztariei jarritako isunen erdia baino gehiago ezertan gelditu direla azaldu du EH Bilduk. Urte horietan basozainek 180 isun jarri zituzten, baina soilik 81ek aurrera egin zuten tramitazioan, hau da, %50 baino gutxiago.
Gaur aurrera atera den mozio honetan, Eh Bilduk Nekazaritza Foru Sailari eskatu dio irailaren 30a baino lehen, neurri zehatzak eta kronograma bat aurkez dezan, ehizan egindako salaketen tramitazioa zein ebazpena hobetzeko.
Horrez gain, ehizaren araua bete ez dutenen errolda bat egitea proposatu du ehiza egiteko gaitasunik gabe uzteko eta berriro ere araua apurtzen dutenen gaineko kontrola izateko. Beste batzarkide taldeek egindako ekarpenei esker, buletin ofizialean isunak argitaratzea eta basozaintzan zein tramitazioan lanpostu gehiago sortzea onartu da. Azkenik, iraungita dauden espedienteak berriz irekitzea eta ehizaren foru araua berraztertzea ere onartu dute Batzar Nagusiek.
Osoko Bilkurak Mugarri planaren erdiko ebaluazioa egitea eta horren arabera, helburuak eta ekintzak egokitzea onartu du. Hori guztia 2017 urtea amaitu baino lehen eginda egon behar dela zehaztu dute.