Foru Gobernuko Kontseiluak garraio erregularreko lineen zerbitzu araudia aldatu du. Araudi berriaren arabera, 10 eta 12 urte bitarteko gazteak bakarrik, heldu batek lagundu gabe, ibili ahal izango dira errepide bidezko garraioen foru lineatan. Aldaketa honen helburua adin tarte horretako umeek garraio publikoa erabili ahal izatea da, ikastetxe edo kirolguneetara joateko.
Hala, bi motatako baimenak eman ahal izango dira; puntuala, bidaia jakin bat egiteko eta zerbitzu horretarako baino ez duena balio, edo aldi baterakoa, umeek garraioen foru zerbitzua maiz erabili behar dutenerako eta, gehienez, urtebeteko balioa duena.
Modu honetan, erabiltzaileen beharrei erantzuten die; izan ere, adingabeek garraioen foru zerbitzua erabili ahal izateko eskakizun ugari egin dira.
Gainerako aldaketak
Animalien garraioari buruzko araudian ere aldaketak egin dituzte. Horrela, hamar kilo bitarteko txakurrak eta katuak garraiatzea onartuko du, hurrengo bi baldintza hauek betetzen badira: batetik, esleitutako enpresari aldez aurretik jakinaraztea, eta bestetik, egiaztatzea lineako ibilgailuak kasu hauetarako egokitutak daudela. Horrela, txakurrak eta katuak haientzat egokitutako kutxetan garraiatuko dira, autobusaren maletegian. Zerbitzua doakoa izango da.
Bestetik, bizikleten garraioa ere arautzen du. Animalientzako onartutakoaren antzekoa izango da, doakoa, baina egiaztatu egin beharko da aldez aurretik ibilgailua horretarako egokituta dagoela.