Arabako Foru Aldundiak eta CEAR-Euskadik hainbat kale ekitaldi antolatu dituzte Arabako zenbait udalerritan. Ekintzak zurrumurren kontrako Bizilagunak Araban ekimenaren barruan kokatuta daude eta iheslarien nazioarteko egunarekin bat egingo dute, ekainaren 20a, hain zuzen ere.
Jarduera horien bidez, migratzaile eta iheslarien gaineko zurrumurru, gezur eta aurreiritzi xenofoboak deuseztatzen dituztela erakutsi nahi dute.
Hala, elkarbizitzaren aldeko mezua zabalduz, herritarrek "ez dugula utzi behar nahas gaitzaten" eta xenofobiak eragiten dituen zurrumurru eta gezurrak hautsi behar direla aldarrikatuko dute.
Ekitaldiak Arraia-Maeztun izango dute hasiera, hilaren 16an 16:30ean. Kanpezun egun berean baina beranduago, 20:30ean, La zanja antzezlana emango dute. Gainerako ekintzak hilaren 17an gauzatuko dira Laudion eta Amurrion. Gasteizen zurrumurruen kontrako elkarteek Gasteiz irekia plataformarekin bat egingo dute, Postetxe plaza artile eta zapitxoz eginiko mataza batean biltzeko.