41 ibilbide eskainiko ditu aurten Jaibus zerbitzuak

Erredakzioa 2017ko eka. 13a, 11:57

Gazteak Arabako jaietara modu seguruan eramaten ditu Jaibus zerbitzuak.

Ekainaren 17tik aurrera, eta irailera bitartean, abian jarriko da gazteak Arabako jaietara eramango dituen Jaibus zerbitzua. 20 leku desberdinetara joateko eskaintza izango du. Horien artean, urtero bezala, Gasteizko jaietara gerturatuko ditu gazteak, Arabako herri desberdinetatik.

Jaibus zerbitzua 15 urtetik gorakoei dago zuzenduta eta 41 ibilbide ditu programatuta denboraldi honetarako. Horietatik 35 ibilbideek lurraldeko 19 herrietako jaietara eramango dituzte gazteak, eta gainerako sei ibilbideek Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara gerturatuko ditu, abuztuaren 5ean.

Arabako herri desberdinetara doazen autobusak ibilbideko lehen puntutik aterako dira 21:00ak eta 00:00ak bitartean. Itzultzeko, erabiltzaileek bi aukeren artean hautatu ahal izango dute: goizeko 3:30etan edo 6:00etan. Gainera, herri batzuek ordutegi bereziak eskainiko dituzte, bai joateko eta baita itzultzeko ere.

Txartelen erreserba

Txartelen erreserba www.fundacionvital.eus web orriaren bidez egin behar da. Izen emateko epea bidaia bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte egongo da zabalik. Gasteizko eta Labastidako jaietan, ordea, abuztuaren 3ko 19:00ak arte erreserbatu ahal izango dira plazak. Txartelen prezioa 3 eurokoa izango da eta dagoeneko ekaina eta uztaileko bidaien izen-ematea egin daiteke.

Ekaineko ibilbideak

Ekainaren 17an

Ozaeta

Agurain – Dulantzi – Elburgo – Oreitia - Ozeta

Ekainaren 24an

Laguardia

R1: Labastida – Samaniego – Villabuena – Navaridas – Leza – Laguardia

R2: Moreda – Oion - Laguardia

R3: Ekora – Viñaspre – Lantziego – Kripan – Bilar - Laguardia

R4:  Mañueta – Eltziego - Lapuebla de la Barca - Laguardia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago