“Enpresarean Foroa: kooperatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak; ULMA” - Ekainak 15 ULMA taldeko Oñatiko zentralean
Ekainaren 15ean, ostegunean, Enpresarean Foroa egingo da ULMA taldeko lehendakaria den Raul Garcia Diazekin; 9:00etan hasiko da hitzaldia kooperatibaren egoitza zentralean (Garagaltza Auzoa, 51, Oñati) eta “kooperatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak”, eta euskararen balioa izango dira hizpide. Ekitaldia irekia da eta interesatuek www.enpresarean.eus atariaren bidez izena eman dezakete, doan.
ULMA taldeko lehendakariak, Raul Garcia Diazek, ondorengo bi ardatz nagusi jarraituko ditu: alde batetik, ULMA fundazioaren ikuspegi berriaren inguruan arituko da Diez; izan ere, bere esanetan, “kooperatiben aspirazioa gizartea eraldatzea izanda, taldearen asmoa da gizarteari begira izaera sozial hori islatzea eta bideratzea”. Beste alde batetik, euskararen balioaz arituko da lehendakaria, kooperatibismoan, barne pertsonen harremanetan, negozioetan eta berrikuntzan duen garrantzia eta eragina nabarmentzeko. ULMA kooperatiba osatzen duten pertsonek euskararen balio profesionalean sinesten dute eta horren adierazgarria da Bai Euskarari Ziurtagiria, “Zerbitzua euskaraz” maila, hain zuzen ere.
Solasaldiaren ostean, gosaria egongo da parte-hartzaileen elkar-ezagutza eta ideien partekatzea sustatzeko asmoz.
Enpresarean Foroa
Enpresarean Foroa Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean proiektuaren zati bat da. Enpresen eta profesionalen arteko hausnarketa eta elkarrekintzarako gune bat da. Enpresarean Foroaren formula da aditu bat(zu)en eskutik (gosari-)hitzaldi bat eskaintzea, ideiak eta hausnarketak partekatzen lagunduko duena, eta ondoren elkarlana bideratzeko topagunea.
Izena emateko bete ondorengo galdetegia: https://goo.gl/forms/PjJP1EqLIT1lxrwc2
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.