Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Galtzaundi euskara taldeak (Zerbitzua eta lana euskaraz maila) euskararen inguruko festa handia antolatu zuen aurreko larunbatean. Ehunka arnasaldi euskaldunek bete zuten Tolosako Alde Zaharra Tolosaldean euskararen erabilera elikatu eta zaintzeko. Zigor Sagarnak sortu zuen egitasmorako doinua, eta kalez kale zabaldu zuten euskaltzaleek, Plaza Zaharrean guztiak elkartu arte. Hona hemen Galtzaundi Euskara Taldeak zabaldu du bideoa:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.