Mauricio Pellegrinok Alaveseko entrenatzailea izateari utziko dio

Erredakzioa 2017ko mai. 29a, 13:13

Erabakia aspaldi hartuta zegoela zehaztu du entrenatzaile argentinarrak. Ekainaren 30ean utziko du taldea.

Mauricio Pellegrinok Alaveseko entrenatzailea izateari utziko dio. Gaur egin duen agerraldian eman du bere erabakiaren berri; taldea utziko duela konfirmatu du, baina erabakia aspaldi hartu zuela zehaztu du. "Denboraldia amaitu arte itxarotea erabaki nuen, taldearekin batera". Hala, Alaves ekainaren 30ean utziko du, bertan urtebetez lanean aritu ondoren. Jaioterrira itzuliko da, Argentinara, "arrazoi pertsonalak" medio.

Taldeak egindako lana eskertu du entrenatzaile argentinarrak, baita bertan, jasandako tratua ere. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago