Sevilla eta Gasteiz lotuko ditu Ryanairrek, urritik aurrera

Erredakzioa 2017ko maiatzaren 25a

Hegaldiak asteartetan eta larunbatetan izango dira.

Ryanair konpainiak Foronda eta Sevilla lotuko ditu urriaren 31tik aurrera. Hegaldiak asteartetan eta larunbatetan izango dira. Gasteiztik gauen aterako dira, 21:50ean; itzulerak, berriz, 20:10ean izan dira. Momentu honetan, txartelen prezioa 20 eta 30 euro ingurukoa da.

Horrela, lau dira Ryanairrek Gasteiztik eskaintzen dituen joan-etorriak; dagoeneko abian dira Milan Bergamo, Kolonia eta Teneriferako hegaldiak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago